"Amorrua sortzen dit euskalkia zabarkeriarekin parekatzeak, denon hizkerak inporta du"

Amaitutzat jotako eztabaidetan murgilduta gaudela uste du Leire Narbaizak. Horrekin erreferentzia egin nahi izan dio batua eta euskalkiak elkarren aurka jartzeko zenbaiten joerari.

Loading player...
|2016/12/15 12:15
Leirenarbaiza
Leire Narbaiza

Ibon Sarasolak esandakoek piztu duten suari heldu dio, bere azken liburua aurkezteko eskainitako elkarrizketan egin baitzuen euskalkien aurka. Narbaizaren ustez, nahasketa hutsa da, ordea, Sarasolak dioena eta nabarmendu du forma batuak edo estandarrak ere erregistroak dituela barnean. Gauza bera euskalkiei dagokienez ere.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK