Zapalkuntzen kontra aliatuz

"Ertz beltz zoragarrien erruz iritsi da beranduago" baina iritsi da Angela Davisen Emakumeak, arraza eta klasea liburua euskaraz Durangoko azokara. Harrera ona izan du eta gustura daude egileak. Horietako bi izan dira gurean, Lorea Agirre eta Danele Sarriugarte. Liburuaren ekarpenaz eta martxan jarri duten Eskafandra bildumaz hitz egin dugu.

Audio_placeholder

Zapalkuntzen kontra aliatuz

Loading player...
Lorea Agirre eta Danele Sarriugarte
Lorea Agirre eta Danele Sarriugarte

Aurtengo Durangoko Azoka "Angela Davisen azoka" izan dela ere esan liteke. Jakin eta Elkarren laguntzaz kaleratu duten honez gain beste bi, Katakrak eta Gite-Ipesek ere kaleratu baitituzte, guztiak euskaraz gainera.