"Europak agindutako birtziklapen tasatik urrun gaude Gasteizen"

Gasteizen Zero Waste Europe jardunaldiak ospatzen ari dira. Dani Zuazagoitia EHUko irakasle eta zero zaborreko kidea ibili da antolaketa lanetan eta gurera gonbidatu dugu gaur.  3 urte geratzen dira Europak ezarritako birtziklatze-helburuak betetzeko, eta Zerozaborreko kideak ez da oso optimista "2020rako %60-65a bildu beharko da selektiboki, Gasteizen oso urrun geratzen zaigu kopuru hori. %25ean gaude eta zifra hori ez da aldatu azken 10 urtetan. Zer aldatu behar da arabako hiriburuan Europako tasak betetzeko?

Audio_placeholder

"Europak agindutako birtziklapen tasatik urrun gaude Gasteizen"

Loading player...
Dani Zuazagoitia (Hala Bediko argazkia)
Dani Zuazagoitia (Hala Bediko argazkia)

Zuazagoitik argi du instituzioetatik plan bat eraman behar dela aurrera, baina herritarrak ezin direla alde batera utzi. Herritarrak ere kontzientziatu behar direla dio. Hala ere aitortu du badagoela kezka zaborren inguruant gasteiztarren artean, baina informazioa eta bideak ireki behar zaizkiela hiritarrei, eta horrekin lortuko dela partehartzea.