“Confebaskek indarrean dauden hitzarmenak blindatzea proposatu du. Gehiago behar da, arazoa askoz larriagoa da”

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lan hitzarmenei buruzko negoziazioak hasi dituzte Confebaskek eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Espainiako hitzarmenen aurrean, hemengo hitzarmenak blindatzea da helburua. LAB sindikatuko Xabier Ugartemendiak azaldu eurek beti defendatu dutela akordio interprofesional bat, baina haratago joan behar dela ohartarazi du.

Audio_placeholder

“Confebaskek indarrean dauden hitzarmenak blindatzea proposatu du. Gehiago behar da, arazoa askoz larriagoa da”

Loading player...
LABeko ordezkariak bilerara sartzen (Marisol RAMÍREZ/ARGAZKI PRESS)
LABeko ordezkariak bilerara sartzen (Marisol RAMÍREZ/ARGAZKI PRESS)

Guztira, lau gai landu behar direla uste du LAB sindikatuak, tartean, negoziazio kolektiboaren auziari eutsi behar zaiola. Patronalak, ordea, gai bakarra jarri du mahai gainean.