Black Friday: esklabu beltzak merkeago saltzeko eguna?

Azken egunetan han eta hemen entzun den Black Friday egunari buruz aritu gara Argiako Asier Lopez eta Amagoia Mugika kazetariekin. AEBetako ohitura hau Euskal Herriko denda handietara zein  txikietara  heldu da. Baina zer da Black Fryiday? 

Audio_placeholder

Black Friday: esklabu beltzak merkeago saltzeko eguna?

Loading player...
Black Friday
Black Friday

Interneten bolo-bolo dabilen albiste batek dio Black Friday-a pertsona beltzen esklabutzarekin duela lotura. Mezu horren arabera, AEBetatik dator Black Friday eguna, esker oneko ondorengo egunean  esklabuak deskontuekin jartzen omen zituzten salmentan, negua zetorren, eta lana pilatu egiten zen, eta esklabu gehiago behar izaten ziren. 

Baina interneten ere aurkitu dugu teoria hori ezeztatzen duenik. Eta honek dio zurrumurru hutsa dela esklabuena,  eta Black Friday-a 60. hamarkadan sortu zela Philadelphian. Gabonetako opariak erosteko merkealdien lehen egunarekin badu zerikusia, eta omen, 1961eko hirugarren ostiralean kaleak kolapsatu eta poliziak esan omen zuen "egun beltza" izan omen zela hori, urte batzuk beranduago,  The NewYork Times egunkariak Black Friday izena erabili zuen lehen aldiz, merkealdietako lehen egun horretarako. 

Zein izango ote da benetako jatorria?