Argia jendea, Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx' eta ikus-entzunezkoen irisgarritasuna

Gaurko irratien tartean, Irulegiko irratiko Jojo Bidart izan dugu gure artean euren bueltako hainbat albiste errepasatzeko.

Audio_placeholder

Argia jendea, Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx' eta ikus-entzunezkoen irisgarritasuna

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendariak aste honetako zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, gaur aurkeztu duten eta astekarian xehe azaldu duten harpidetza eredu eguneratua. 'Agiñako zero bat' ikuskizunari buruz Manex Agirrek eta Gaizka Amondarainek Info7 irratian esandakoak bildu ditugu eguneko adierazpenetan. Gaurko elkarrizketaren tartera Halabediko lagunek Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx' pailazoari egindako elkarrizketa ekarri dugu. Komunikazioaren atalera Marijo Deogracias batu da eta ikus-entzunezkoen irisgarritasunaz hausnartu du, besteak beste, teknologia digitalak azpidatzien erabileran izan duen eragina aipatzeko. Amaitzeko, Iñaki Kasaresekin hitz egin dugu eta Steilas sindikatuak hezkuntzarako ondu duen material didaktikoaz hausnartu dugu.