Jurgi Ekiza Usopopen, Garako liburuzain postua eta Arraiokoen txantxa Atariakoei

Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak Jurgi Ekizarekin izandako solasaldia ekarri dugu gaurko irratien tartera, igandean Sarako Usopop festibalean parte hartuko duela eta, bakarkako lanaz eta Willis Drummonden azken diskoak galdetu dio Muruagak.

Audio_placeholder

Jurgi Ekiza Usopopen, Garako liburuzain postua eta Arraiokoen txantxa Atariakoei

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, 'Gaur8' astekariko Xabier Izagak biharko zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu. Info7 irratiko lagunek Altsasutik egindako Kalegorrian berezitik, gazte espetxeratuen senideen hitzak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera. Maite Sabalzak EAJk eta PSEk Gasteizko Legebiltzarrerako egin duten akordioa, Nafarroako Gobernuak egin duen Sexu eta Ugaltze Osasunari buruzko Foru Dekretua eta bihar Altsasun Altsasu lelopean egingo den manifestazioa aipatu ditu. Literaturaren tartera Garoako Imanol Agirre batu da eta liburuzain baten bila dabiltzala azaldu digu. Txapa irratiko lagunek bihar Donostian GuraSOSek deitutako manifestazioaz hitz egin dute Joseba Belaustegirekin. Amaitzeko, 'Irratiak irratia' ataleko bigarren elkarrizketa emititu dugu, Arraio irratiko lagunek Atariakoei egin dieten telefono txantxa.