"Nerabezarora itzultzen ari naiz"

Joseba Tapia esan eta burura datorkigun istrumentua trikitixa da. Imaginarioa berritu beharrean gaude ordea, zeren gitarra elektrikoa hartuta dator Joseba Tapia & Besamotzak bere proiektu berrian. Tapiaren ibilbide oparoko hainbat kantu hautatu eta zuzenekoak eskaintzen ari dira, ostiral honetan Egiako Bukowskin dugu hitzordua info7 irratiaren urteurren jaialdian.

Audio_placeholder

"Nerabezarora itzultzen ari naiz"

Loading player...
Joseba Tapia
Joseba Tapia

Musikan eta trikitixarekin izandako hastapenak kontatu dizkigu Joseba Tapiak eta dena ez da arrosa kolorekoa. Hain zuzen, trikitixarekin ikasleak gozarazteko helburuarekin berriki kaleratu duen Larreko eskolatik. Trikitixarekin gozatzeko apunteak liburua ere aurkeztu digu.

Baina gehienbat proiektu berrian zentratu gara. Egan garaietara itzultzen ari dela aitortu digu, nerabezaro garaietara, eta orain arteko bere kantuak beste molde batez emanak aurki daitezkela proiektu berrian. "Gitarra gure mendeko istrumentu printzipala" dela ere argi du.