“Memoriaren eguneko ekitaldiek frogatzen dute ezkutatutako egia bat existitzen dela”

Azken 7 urteetan egin bezala, azaroaren 10a izaki, memoriaren eguna ospatu da gaur Euskal Autonomi Erkidegoan. Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentariaren esanetan, biktima guztiak aitortzearen beharrarekin bat egin du gizartearen gehiengoak. Ordea, oraindik ere biktima batzuek euren eskubideen aitortzaren alde borrokatu behar dutela ohartarazi du, eta hori oso larria dela.

Audio_placeholder

“Memoriaren eguneko ekitaldiek frogatzen dute ezkutatutako egia bat existitzen dela”

Loading player...

Gasteizko Legebiltzarrean egin den ekitaldian indar politiko guztiek hartu dute parte, PPk izan ezik. Arzuagaren esanetan “begibistakoa da PPk ez dakiela eskenatoki berrira egokitzen”, besteak beste gaur bezalako ekitaldiek frogatzen dutelako badirela beste biktima batzuk, badela ezkutatutako egia bat.