Garoñaren luzapena, Martxoak 3 elkartearen kereilak eta euskal hedabideetako nobedadeak

Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia konpainiek ondutako 'Francoren bilobari gutuna' antzezlanari buruzkoak ekarri dituzte gaurko irratien tartera Radiokulturako lagunek.

Audio_placeholder

Garoñaren luzapena, Martxoak 3 elkartearen kereilak eta euskal hedabideetako nobedadeak

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Estitxu Eizagirrek 'Argia' astekariaren azken alerako landu dituzten gaien aurrerapena egin du, bereziki, Garoña zentral nuklearraren jarduna 60 urtera luzatzeko arriskuaz Unai Break egindako erreportajea. Eguneko adierazpenen tartera Urtzi Urrutikoetxeak Valoniaz Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu. Elkarrizketaren tartean, Martxoak 3 elkarteko Nerea Martinezekin hitz egin du Halabediko esatari Igor Goikoleak, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek aurkeztutako kereila baloratzeko. Komunikazioaren tartera Urtzi Urkizu batu zaigu eta Digitaro biltzarraz eta hedabideetako berrikuntzez hitz egin digu. Amaitzeko, Bergarako kartzela zaharreko guraso asanbladaren deialdiak ekarri ditugu, Txapa irratikoek Amaia Isasari egindako elkarrizketari esker.