Homofobiaren aurkako legea, elikadura burujabetza eta emakume tituludunen laneratzea

Halabediko Igor Goikolea batu da gaurko irratien tartera eta Gasteizko zein Laudioko aktualitate politikoa ekarri du. Tertulian, berriz, Miren Azkarate eta Aitor Kaltzakorta izan ditugu, eta eraso homofoboen adibideez hausnartzeaz gain, halakoak saihesteko legedi aldetik egin beharreko urratsez galdetu diegu.

Audio_placeholder

Homofobiaren aurkako legea, elikadura burujabetza eta emakume tituludunen laneratzea

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Bizkaiko EHNE sindikatuko Paul Nicholsonekin hitz egin du Bilbon elikadura burujabetzaz antolatu dituzten jardunaldiei buruz. Gaindegiak goi titulaziodun emakumeen laneratzea aztertzeko ikerketa egin du eta horren datuak eta ondorioak aurkeztu ditu Imanol Esnaola koordinatzaileak gurean. Koop57EHko Liher Gonzalezek, berriz, azaroaren 5eko Olatukoopen saretze eguna eta TTIP zein CETA akordioen aurka deitutako manifestazioa aipatu ditu.