Gaur 23h: Sinfonikoa bezain epikoa izango da Burdinola saioa

Nazioarteko heavy metal nobedadeen artean, Herbeheretako Delain taldearen "Moonbathers" diskoa izango dute protagonista.

Burdinola
Burdinola

Bestalde, DGM, Epica eta Equilibrium banden berriena eskainiko dute. Ordea, Herriko Burdina atalean, Nafarroako Taken taldearen "Taken" lan berria nabarmenduko dute, The Descent, Dominium eta Su Ta Gar taldeen musikarekin batera.