Ipar Euskal Herriko albisteak tertulian Idoia Eraso eta Pantxika Arrambiderekin

Ostiralero bezala, ipar Euskal Herriko aktualitateaz aritu gara Pantxika Arrambide eta Idoia Eraso kazetariekin. Nagusiko bi gai landu ditugu. Batetik, larrialdi egoeraren baitan, terrorismo ekintzengatik epaituak izan direnen fitxategia osatzen ari dira Frantzian eta fitxategi horren baitan Parisek 35 euskal preso eta zazpi preso ohi sartu dituela aipatu dugu.

Audio_placeholder

Ipar Euskal Herriko albisteak tertulian Idoia Eraso eta Pantxika Arrambiderekin

Loading player...
Lurralde Elkargoaren baitako ildo zehatzen aldeko kartel ugari ikusi dira Baionako manifestazioan. (Gaizka IROZ)
Lurralde Elkargoaren baitako ildo zehatzen aldeko kartel ugari ikusi dira Baionako manifestazioan. (Gaizka IROZ)

Era berean, lurralde elkargo berriaren inguruko azken albisteak ere aztertu ditugu. Berriki Eric Morvan Pirinio Atlantikoetako prefetak elkargo berriaren Kontseilu Komunitarioa nola osatuko den zehazten duen dekretua plazaratu du. Horren arabera, 233 eserleku izango ditu erakunde berriak.