1936 gerra pairatu zuten emakumeak, munduko hizkuntza gutxituak eta liburutegien eguna

Irratien tartean, Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak eta Radiokulturako lagunek Dantzaz konpainaiaren 'Eresoinkaren itzalak' obraz egindakoak entzun ditugu.

Audio_placeholder

1936 gerra pairatu zuten emakumeak, munduko hizkuntza gutxituak eta liburutegien eguna

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, 'Gaur8' astekariko Amagoia Mujikak biharko zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, Lourdes Herrastik 1936ko gerragatik emakumeek pairatu zuten errepresioaz esandakoak. Txapa irratiko lagunek Ande Bolibarri egindako elkarrizketari esker, Garabidek eta HUHEZIk sustatutako 'Hizkuntza biziberritzeko estrategiak' aditu ikastaroaren berri izan dugu. Literaturaren tartera Garoako Imanol Agirre batu da eta liburu denden eta liburutegien arteko harremanaren garrantziaz hitz egin digu. Amaitzeko, Fermin Munarriz Garako kazetariak eta Euskadiko Filmategiko Jon Lopezek Fernando Larruquert zendu berriaz Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara.