Iheslariak erretratatzeko moduak

Asteko argazkiak atalean iheslari eta errefuxiatuei begira jarri gaitu Bostok Photoko Gari Garaialdek. La Sextako Salvados programan eskainitako "Astral" dokumentalaren haritik tiraka hiru argazki ekarri dizkigu, errealitate hau islatzeko hiru modu.

Audio_placeholder

Iheslariak erretratatzeko moduak

Loading player...
Siriar gazte bat eta 5 afganiar Calais-en, Eurostar trena hartzeko andenean, Britania Haundira joateko prest. (Thibault Camus, AP)
Siriar gazte bat eta 5 afganiar Calais-en, Eurostar trena hartzeko andenean, Britania Haundira joateko prest. (Thibault Camus, AP)

Batean, Libiako kostatik 8 itsas miliatara gomazko ontzia ondoratzen hasi eta bertatik erreskatatutako saharaz azpiko herritar bat ikus daiteke. Bestean, siriar gazte bat eta 5 afganiar Calais-en, Eurostar trena hartzeko andenean, Britania Haundira joateko prest ikus daitezke. Eta azkenik, Benjamin, Batangako errefuxiatu zelaian (Kongoko Errepublika Demokratikoa), bere josteko makinarekin. Azken argazki hau 'The most important thing" Brian Sokol kazetariaren lanetik hartuta dago. Hemen ikusi daiteke lanaren zati bat.

Gari berak parte hartuko duen erakusketa honetako xehetasunak ere eman dizkigu.