Epaitegietako erabakiak, Zuluetaren bakartzea eta hizkuntza gutxituetako medioak

Emilie Martinen aurkako euroagindu eskaera eta CGTk LABen aurka jarritako errekurtsoa bertan behera geratu izanaz hitz egin digu Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek irratien tartean.

Audio_placeholder

Epaitegietako erabakiak, Zuluetaren bakartzea eta hizkuntza gutxituetako medioak

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendariak aste honetako zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu. Eguneko adierazpenetan, kide ugarien familien elkartea den Hirukideren berri jaso dugu Txapa irratitik. Gaurko elkarrizketaren tartera Bilbo Hiriako Ane Zabalak 'Arantza askatu' plataformako Ane Diazi egindako elkarrizketa ekarri dugu, Arantza Zulueta abokatuaren espetxe bakartzeari buruzkoa. Komunikazioaren atalera Gorka Salces batu da eta BBC Alba telebista kateak Eskoziako gaelikoari eskaintzen dion tratamenduaren berri eman digu. Amaitzeko, Euskal Hedabideen Behategiko Libe Mimenzak euskal hedabideen sektoreaz egin duten datu bilketaren berri ekarri du.