“Tokea eman dio Frantziako Justiziak espainiakoari”

Emilie Martin ez espainiaratzea erabaki du Paueko auzitegiak, besteak beste, zuberotarrari leporatzen dizkioten ekintzak ez direla delitu argudiatuta. Martinentzat garrantzitsua da baieztapen hori, euskal preso politikoen eskubideen alde lan egitea ez dela delitu erakusten duelako.

Audio_placeholder

“Tokea eman dio Frantziako Justiziak espainiakoari”

Loading player...
Emilie Martin © Isabelle Miquelestorena
Emilie Martin © Isabelle Miquelestorena

Jakitun da Martin estatu frantziarra, espainiarra bezala, ez dela bake prozesua indartzen ari, alderantziz baizik, bereziki euskal preso politikoei ezartzen dien espetxe politikaren bidez. Baina Paueko auzitegiak bere aurkako euroagindua baztertzeko eman dituen argudioak interesgarriak iruditu zaizkio, euskal preso politikoen alde lan egitea ez dela delitu ebatzi duelako. martinek espero du, ebazpen honek eragina izatea Espainiako Entzutegi Nazionalak 46 euskal herritarren aurka abian duen auzian.