Pobreziaren aurkako neurriak, elkarbizitza antzerkian eta Baserria XXI

Sagardia Goñi seniaren hezurduren aurkikuntza, Fernando Mikelarenaren Euskadi saria eta datorren urtean 'Nafarroa Oinez' antolatuko duen Tantirumairu ikastola aipatu ditu Xorroxin irratiko Amaia Eneterreagak irratien tartean.

Audio_placeholder

Pobreziaren aurkako neurriak, elkarbizitza antzerkian eta Baserria XXI

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Malen Aldalur eta Mikel Garcia batu dira tertuliara eta atzoko Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Euskal Herrian dagoen egoerari eta horri aurre egiteko neurriei erreparatu diegu. Bilbo Hiriako Ane Zabalak Glu Glu antzerki konpainiako lagunekin hitz egin du intimitateaz eta elkarbizitzaz hausnartzen duen 'Marikixkur eta hiru hartzak' obraz. Ekonomia eta gizarte gaien tartean, Baserria XXI elkarteko Ander Kerejetari 97 irratikoek egindako elkarrizketa izan dugu entzungai. Amaitzeko, Baionako Bernat Etxepare lizeoko Ihintza Ostolazak Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara.