Euskal presoekiko elkartasuna lantokietara eramango du IREKI dinamikak

Euskal preso politikoekin elkartasunean martxan jarri berri den ekimen bati begiratuko diogu gaur Kalegorrianen. Pasa den larunbatean aurkeztu zuten, hain zuzen.

Audio_placeholder

Euskal presoekiko elkartasuna lantokietara eramango du IREKI dinamikak

Loading player...
Ireki ekimena bultzatu duten kideak, sinadura bilketa aurkezten. (Ireki)
Ireki ekimena bultzatu duten kideak, sinadura bilketa aurkezten. (Ireki)

Ireki ekimena deitu dute eta Euskal Herri osoko langileek osatzen dute. Helburua: euren esparruan, hau da, lantegietan euskal preso eta iheslarien etxeratzea bultzatzea. Eta bide horretan, “inoiz Euskal Herrian egin den sinadura bilketa handiena” abiatuko dute. Zehazki, ekainaren 17a bitarte 150.000 bildu nahi dituzte. Ekimen honen bultzatzaile diren Jon Urrusolo eta Eneko Yurramendi elkarrizketatu ditugu.