Zaintza langileen egoera, Aieteko konferentziaren urtemuga eta ikus-entzunezkoak

Tolosaldeko berriak gurera ekarriz ekin diogu Zebrabideari, eta Ataria irratiko Iñigo Terradillosek nabarmendu dizkigu euren eskualdeko zenbait albiste.

Audio_placeholder

Zaintza langileen egoera, Aieteko konferentziaren urtemuga eta ikus-entzunezkoak

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Xorroxin irratiko lagunek atzoko 'Nafarroa Oinez' festaz jasotak balorazioari ere egin diogu lekua. Ondoren, 'Bilgune kontari'-n bildutako edukien errepasoa egin du Bilgune Feministako Oihana Etxebarrietak gurean, eta bereziki nabarmendu du zaintza arloan lanean ari diren emakumeen egoera proekaraioa. Aieteko nazioarteko bake konferentziaren bosgarren urtemuga izanik, Rufi Etxeberria eta Miren Zabaleta batu dira gurera eta hamarkada erdi honetan egin diren urratsez eta egin gabe daudenez hausnartu dugu. Ondoren, Maitane Legarreta batu da gurera eta zenbait zine jaialdiren eta telesailen berri ekarri du. Amaitzeko, Aieteko konferentzia hartan anfitrioi lanak egin zituzten Martin Garitanok eta Juan Karlos Izagirrek Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.