Endika Alabort

Langile borrokaren beste garaipen txiki bat

Lan arloko eskubideak defendatzea apur bat babestuagoa dago, CNT sindikatuak lortu duen  espainiar estatuko Auzitegi Konstituzionalaren ebazpen bati esker.

Audio_placeholder

Langile borrokaren beste garaipen txiki bat

Loading player...
Talaiatik Endika Alabort
Talaiatik Endika Alabort

Hemendik aurrera, enpresariek gure funtsezko eskubideak urratzen dituzten kasuetan, Auzitegi Gorenetan helegitea jartzea posible izango da, lehenengo auzialdian kontrako epaia izan bada. Orain arte aukera hori mugatuta zegoen, epailearen iritziaren menpe baitzegoen.

Honek zer esan nahi du? Sarritan, geure lan eskubideak exijitzen ditugunean, enpresarien erasoak jasaten ditugu. Adibidez, osasun arloko legea betetzea eskatzea. Enpresariak errepresio sindikala aplika dezake, geure ordutegiak aldatuz, okerrerako, noski; baita neurri hori justifikatzen duen egoera bat asmatu ere. Orain arte, auzitegietan salatzerakoan, epaile askok kontrako ebazpena argitaratzen zuten, helegitea jartzeko aukera galaraziz. Ez zituzten funtsezko eskubideen urraketarik kontutan hartzen. Hemendik aurrera, ebazpen honi esker, enpresarien neurri antisindikalak ez dira hain zigorgabe geratuko.

Egia da gatazken irtenbidea ez dela Auzitegien epaietatik helduko, baizik eta parte diren langileen eskutik baizik. Baina horrelako ebazpenek, eskubideak defendatzen apur bat laguntzen dute. Batez ere langileen parte hartze aktiboa oinarritzat duen sindikalgintza baterako. Aipatu behar da, aurrerapen txiki hau lortu dela egunero borrokatzen duten langile talde bati esker. Lehenengo Internazionalak esaten zuen bezala, langileen burujabetza eurek lortu beharrekoa dela, langile hauen borrokari esker, guztiok eskubide hau eskuratu dugu.