Ekosozialismoa, nerabezaroko gora-beherak eta 'Irratiak irratia' atala

Irratien tartean, Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak  Gazteluma lehiaketaz hitz egin du Peio Etxeberri Aintxartekin; eta Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak, berriz, Alvaro Aragonekin. Ondoren, 'Gaur8' astekariko Amagoia Mujikak biharko zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki aipatu digu ekosozialismoaren inguruan Jose Angel Oriak egindako erreportajea.

Audio_placeholder

Ekosozialismoa, nerabezaroko gora-beherak eta 'Irratiak irratia' atala

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Txapa irratiko lagunei esker, nerabezaroan izaten diren gora-beheren inguruko aholkuak jaso ditugu Koldo Gilsanzen ahotik. Literaturaren tartera Garoako Imanol Agirre batu da eta liburu denden eta ikastetxeen arteko harremanaren garrantziaz hitz egin digu. Amaitzeko, 'Irratiak irratia' atala estreinatu dugu, aurrerantzean, hileko azken ostiraletan Arrosa sareko irrati bateko lagunek beste batekoei elkarrizketa egingo diete. Gaur, Antxetakoek Arraiokoekin hitz egin dute.