PSOEren gainbehera, Kilometroak 2016 eta Imanol Urbietaren maisutasuna

Beleixe irratiko esatari Maider Betelu batu da gaurko irratien tartera eta Sakanako albisteak ekarri dizkigu. Ondoren, Sonia Gonzalez eta Mikel Otero batu dira tertuliara eta PSOEn azken egunotan piztu den zalapartak gugan duen eraginaz hausnartu dugu eurekin. Igande honetan Bergaran ospatuko duten Kilometroak festari buruz hitz egin dugu Aranzadi ikastolako zuzendari Ane Barrusorekin eta festaen koordinatzaile Mikel Egibarrekin.

Audio_placeholder

PSOEren gainbehera, Kilometroak 2016 eta Imanol Urbietaren maisutasuna

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Atzo zendutako Imanol Urbietaz Andoni Egañak eta Josu Txapartegik Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu gaurko sormenaren tartera. Amaitzeko, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Ttiklik guneko Itxaro Mendizabali kurtso berriaz egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.