Emilie Martinen euroagindua, Udazkenfest eta hedabideetako nobedadeak

Emilie Martinen aurka eskatutako euroagindua salatzeko Euroagianduen aurkako kolektiboak elkarretaratzea deitu du. Berri hori nabarmendu du, besteak beste, Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean. Estitxu Eizagirrek 'Argia' astekariaren azken alerako landu dituzten gaien aurrerapena egin du.

Audio_placeholder

Emilie Martinen euroagindua, Udazkenfest eta hedabideetako nobedadeak

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Eguneko adierazpenen tartera Ihintza Bidart kazetariaren hitzak ekarri ditugu, goizean Euskal irratietan hitz egin baitu Kolonbiako bake akordioaz. Elkarrizketaren tartean, larunbatean Gateizen ospatuko duten Udazkenfest elkartasun jaialdiaz hitz egin du Halabediko esatari Igor Goikoleak Aitor Korres antolatzailearekin. Komunikazioaren tartera Urtzi Urkizu kazetaria batu zaigu eta euskarazko telebista kateeen eskaintzaz zenbait nobedade aipatu dizkigu. Amaitzeko, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Eñaut Aiartzaguenari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.