“Akaso ez da otsailaren 19an egingo, baina zezenketan inguruko galdeketa egingo da Donostian”

Donostiako zezenketen inguruko galdeketa bertan behera utzi du Administrazioarekiko Auzietako 2. epaitegiak. Oztopo berri honen aurrean, Aitor Marin, Donostiako zezenketen kontrako plataformako kidea elkarrizketatu dugu goizean, Kalegorrian saioan. Lehenado edo beranduago, ziur da galdeketa egingo dela.

Audio_placeholder

“Akaso ez da otsailaren 19an egingo, baina zezenketan inguruko galdeketa egingo da Donostian”

Loading player...
Zezenketen aurkako protesta Ilunben, abuztuan. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Zezenketen aurkako protesta Ilunben, abuztuan. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Otsailaren 19rako deituta zegoen kontsultan, hauxe zen galdera: "Ados al zaude udalak bere titulartasunekoak diren ekipamendu eta espazioak zezenketetarako ez alokatu edo uztearekin, eta horretarako diru laguntzarik ez ematearekin?".