Memoria historikoaren pisua, Game Erauntsia eta 'Parecon' gizarte eredua

Esan Erran irratiko Lur Gil eta Halabediko Igor Goikolea batu dira gaurko irratien tartera eta Basaburua-Ultzamako zein Arabako berri ekarri digute. Tertulian, berriz, Miren Azkarate eta Aitor Kaltzakorta izan ditugu, eta memoria historikoaren arloan Nafarroan azken asteetan sortu den zalapartaz hausnartu dugu.

Audio_placeholder

Memoria historikoaren pisua, Game Erauntsia eta 'Parecon' gizarte eredua

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Game Erauntsia webguneko Urtzi Odriozolari elkarrizketa egin dio bideojoko zaleen euskal komunitateaz. Koop57EHko Liher Gonzalezek Michael Alberten 'Vida más allá del capitalismo' liburutik 'Parecon' gizarte eredua eraikitzeko baldintzak zein diren azaldu digu. Amaitzeko, Bizkaiko adinekoen egoitzetako lan gatazkari buruzko hitzak ekarri ditugu Info7 irratitik eguneko adierazpenen tartera.