Xilabako lehen saioa, hauteskunde emaitzen analisia eta 'Fakiu' antzezlana

Oarsoaldeko berriak gurera ekarriz ekin diogu kurtsoko lehen Zebrabideari, eta Oiartzun irratiko Alazne Etxeberriak eta Oarsoaldeko Hitzako Urko Etxebestek nabarmendu dituzte euren eskualdeko zenbait albiste. Ondoren, Baionako errugbi jokalariek Durangon egindako eraso sexistaz Juan Manuel Iriondok Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.

Audio_placeholder

Xilabako lehen saioa, hauteskunde emaitzen analisia eta 'Fakiu' antzezlana

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Radiokulturako Maite Ubiriak Xilaba bertsulari txapelketako lehen kanporaketaren kronika egin du. Aztikerreko soziologo Asier Etxenikek atzo izan ziren Gasteizko Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzen analisi politikoa egiten lagundu digu. EHAZEko Itziar Eliasek aste honetan estreinatuko den Atx Teatroa konpainiaren 'Fakiu' antzezlanaren berri ekarri du. Amaitzeko, 2016-2017ko ikasturterako dituzten erronken berri ekarri digu Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegik