Iker Iraola : “EAJ oso indartsu. EH Bilduk berriz, ondo eutsi dio bigarren postuari”

Botoen zenbaketa ia %100 izanik, gaurko hauteskundeek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan utzitako mapa politikoa aztertu du Iker Iraola EHUko Soziologia irakasleak eta ikerlariak. Bere ustez, hauteskunde gauak ez du “sorpresa handirik eman”. Emaitzak ikusita Eusko Alderdi Jeltzalea “oso indartsu” dagoela ondorioztatu du Iraolak eta bereziki, jeltzaleek Bizkaia duten “nagusitasuna” nabarmendu du.

Audio_placeholder

Iker Iraola : “EAJ oso indartsu. EH Bilduk berriz, ondo eutsi dio bigarren postuari”

Loading player...
Andoni Ortuzar, EAJren Donostiako mitinean. (@eajpnv)
Andoni Ortuzar, EAJren Donostiako mitinean. (@eajpnv)

Bestalde, EH Bilduk bigarren postuari “ongi eutsi diola” gainera du. Testuinguru horretan, datorren legintzaldia interesgarria izango dela uste du EHUko irakasleak, nahiz eta, EAJ “nahiko eroso” ikusten duen bigarren indarrari (EH Bildu) “alde nahiko handia” ateratzen diolako.