Ibon Gojeaskoetxea eta Alex Zobaran euskal presoek pairatzen duten egoera salatzeko protestek jarraitzen dute

Ibon Gojeaskoetxea eta Alex Zobaran euskal presoek Valenceko (Estatu frantziarra) espetxean pairatzen duten egoeraren harira, haien egoera salatzeko asmoz eta Euskal Herriratzeko eskatuz elkarretaratzea egingo dute gaur, frantziar Kontsulatuaren atarian, Bilbon.

Audio_placeholder

Ibon Gojeaskoetxea eta Alex Zobaran euskal presoek pairatzen duten egoera salatzeko protestek jarraitzen dute

Loading player...
Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea Valenceko kartzelara eraman dituzte. ©www.annuaires.justice.gouv.fr
Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea Valenceko kartzelara eraman dituzte. ©www.annuaires.justice.gouv.fr

Protestaren atarian Marta Perez elkarrizketatu dugu Kalegorrian saioan. Bilbo Zaharreko bizilaguna da Perez eta Ibon Gojeaskoetxea eta Alex Zobaran euskal presoen alde sortu den elkartasun ekimeneko kidea da.