Donostiako 64. Zinemaldiaren azken txanpa, albisteen errepaso kritikoa eta Xilaba

Antxeta irratiko esatari Maia Muruaga Donostiako 64. Zinemaldiaren jarraipena egiten ari da Euskal irratietarako, eta hark Sigourney Weaver Donostia saridunaz zein jaialdiko beste hainbat konturi buruz bildutakoak ekarri ditugu irratien tartera.

Audio_placeholder

Donostiako 64. Zinemaldiaren azken txanpa, albisteen errepaso kritikoa eta Xilaba

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, 'Gaur8' astekariko Xabier Izagak biharko zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu. Gaurkotasunaz egiten dugun errepaso kritikoaren tartean Maite Sabalza estreinatu da gaur, eta Gasteizko Legebiltzarreko hauteskunde kanpainari, Donostiako 64. Zinemaldiari zein memoria historikoari begira jarri da. Literaturaren tartera 111 Akademiako Amaia Goikoetxea batu da eta Iñaki Irasizabalen 'Gauzak ez ziren sekula berdinak izango' zein Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren 'Barruko leihoa' liburuei buruzko iritziak ekarri ditu. Amaitzeko, Radiokulturako lagunek Xilaba bertso txapelketako antolatzaile Mari Karmen Albizuri egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.