Euskararen normalizazioa, Miracruz 19 eraikina eta 'Jakinduriek mundue erreko dau 2016'

Bihartik igandera Bilbon egingo diren III. Nazioarteko Topaketa Ekosoziliastak ekarri ditu Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak irratien tartera, besteak beste.

Audio_placeholder

Euskararen normalizazioa, Miracruz 19 eraikina eta 'Jakinduriek mundue erreko dau 2016'

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Oihana Bartra eta Oier Imaz batu dira tertuliara eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak normalizazio bidean eskatutako neurri eta epeez hausnartu dugu. Donostiako Gros auzoko Miracruz 19 eraikina eraiste arriskuan dagoenez, ez eraisteko eta ondarea babesteko lanean ari direnei ahotsa eman nahi izan diegu, eta Andoni Lamarka elkarrizketatu dugu. Larunbat honetarako Bilboko Bizkaia aretoan antolatu duten 'Jakinduriek mundue erreko dau 2016' bertso zientzia emanaldiari buruzkoak Xabier Artaetxeberriak ekarri dizkigu. Amaitzeko, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak Atlantikaldiako antolatzaile Laura Landari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.