Hauteskunde kanpainaren azterketa, emakume musikariak eta desintoxikazio digitala

Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek euren bueltako gizarte, politika, hezkuntza eta kultura kontuak nabarmendu dizkigu gaurko irratien tartean.

Audio_placeholder

Hauteskunde kanpainaren azterketa, emakume musikariak eta desintoxikazio digitala

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendariak aste honetako zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu. Bereziki, Lander Arbelaitz eta Axier Lopez kazetariek hauteskunde kanpainaz Asier Etxenike eta Estitxu Garairekin egindako azterketa. Eguneko adierazpenetan Udazkenfestera atxiki diren Gasteizko eragile eta tabernarien hitzak izan ditugu entzungai. Gaurko elkarrizketaren tartera Halabediko Igor Goikoleak Miren Arangureni punkaz eta emakumeez egindako elkarrizketa ekarri dugu. Gure komunikazioaren atalean estreinatu den Gorka Salcesek desintoxikazio digitala zer den eta berak nola bizi izan duen azaldu digu. Amaitzeko, Radiokulturako lagunek Mikela Untsain erlezainarekin izandako solasaldiari egin diogu lekua.