Ataria eta Txapako berri, Eskoziako bigarren erreferenduma eta Zinemaldiko kronika

Tolosaldeko berriak gurera ekarriz ekin diogu kurtsoko lehen Zebrabideari, eta Ataria irratiko Iñigo Terradillosek nabarmendu dizkigu euren eskualdeko zenbait albiste. Horrez gain, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Usurbilgo 'Bizipoza' jaialdiaz Leire Elizegiri egindako elkarrizketa ere ekarri dugu irratien tartera.

Audio_placeholder

Ataria eta Txapako berri, Eskoziako bigarren erreferenduma eta Zinemaldiko kronika

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak Gari Argoterekin hitz egin du, aurrerantzean Oiartzungo emakumeen futbol taldeko entrenatzaile izango denarekin. Eskoziako independentzia erreferendumaren bigarren urtemuga pasa berritan, Edinburgon dagoen Aimar Etxeberria kazetariari deitu diogu bigarren erreferendumerako dauden aukerez galdetzeko. Amaitzeko, Maitane Legarretak asteburuan Donostiako 64. Zinemaldian ikusi dituen pelikulen balorazioa egin digu, baita datozen egunetako proiekzioetarako deialdia ere.