Nekane Txapartegiren egoera larria salatzeko mobilizazioak izango dira datozen egunetan

Asko dira Euskal Herrian Estatuen errepresioa beren azalean pairatu duten herritarrak eta tamalez, orandik ere, giza eskubideen urraketa larri horiek ez dute iraganeko oriotzapenen forma hartu. Oso presente daude eta horren adierazgarri da Nekane Txapartegiren kasua.

Audio_placeholder

Nekane Txapartegiren egoera larria salatzeko mobilizazioak izango dira datozen egunetan

Loading player...
Nekane Libre! ekimeneko ordezkariak, Txapartegiren senideak, Jaiki Hadi, Eleak-Libre eta 18/98 auziko kideak eta mugimendu feministako kideak, agerraldian. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Nekane Libre! ekimeneko ordezkariak, Txapartegiren senideak, Jaiki Hadi, Eleak-Libre eta 18/98 auziko kideak eta mugimendu feministako kideak, agerraldian. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Txapartegi 1999. urtean atxilotu zuten, Baltasar Garzón instrukzio epaileak sortutako “dena da ETA” tesia jarraituz. Tortura basatiak salatu zituen, tartean bortxaketa. Gero,  2006an Auzitegi Nazionalak, 18/98 sumarioaren Xaki atalean epaitu zuen. Une horretan, alde egitea erabaki zuen eta orduz geroztik, Suitzan bizi da. Pasa den apirilaren 6an Suitzako poliziak, espainiako poliziaren laguntzaz, atxilotu zuen arte.

Orain, Suitzako espetxe batean dago eta hori salatzeko eta bere askatasuna aldarrikatzeko mobilizazio garaiak datoz. Txapartegiren anaiarekin eta Nekane LIBRE plaformako kide batekin aztertu dugu gaur, Suitzan preso dagoen militante independentistaren kasua