Zein da Israelek Siriako gerran duen papera?

Pasa den irailaren 12az geroztik indarrean da AEBk eta Errusiak erdietsi duten su-eten akordioa Sirian. Txente Rekondo nazioarteko analistaren aburuz ordea, su-etenak ez du oinarri sendorik eta mesfidati azaldu da epe laburrean izan ditzakeen ondorioekin.

Audio_placeholder

Zein da Israelek Siriako gerran duen papera?

Loading player...
El primer ministro israelí, Benjamin Netanyahu. (Bart MAAT/AFP)
El primer ministro israelí, Benjamin Netanyahu. (Bart MAAT/AFP)

Era berean, Israelgo Gobernuak ere Siriako gerran paper garrantzitsua jokatzen duela gaineratu du Rekondok eta Estatu Batuek eta Israelek sinatu berri duten elkarlan militarrerako akordioak horrekin guztiarekin zerikusia duela baieztatu du. Zehazki, Estatu Batuetako Gobernuak eta Israelgoak 38.000 milioi dolarreko balioa duen laguntza militarra izenpetu dute aste honetan bertan, bi herrialdeen arteko aliantza estrategikoa sendotuz.