“Sentsazioa dugu jendea pasibotasunean dabilela, eta horri buelta emateko jarri dugu martxan 'Salatzen dut' egitasmoa”.

Sare elkarguneko kidea da Arantxa Aldezabal. Salatu du egun Euskal preso politikoek pairatzen duten egoera “jasanezina” dela, eta gogorarazi du duela 5 urte, ETAk suetena iragarri zuenean, “inor gutxik irudikatuko zukeela egun gauden puntuan egongo ginenik”. Aldezabalek salatu du ez dela gaiari buruzko inolako aurrerapausirik eman eta, are gehiago, “gauza askotan atzera ere egin dugula”.

Audio_placeholder

“Sentsazioa dugu jendea pasibotasunean dabilela, eta horri buelta emateko jarri dugu martxan 'Salatzen dut' egitasmoa”.

Loading player...
Arantza Aldezabal eta Joseba Azkarraga. "Salatzen dut" dinamika berria aurkezten (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
Arantza Aldezabal eta Joseba Azkarraga. "Salatzen dut" dinamika berria aurkezten (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Horregatik, jendea engaiatzeko ekimen honi “indartsu eta gogotsu” ekin diotela azaldu digu. Aurrekanpainan egonda, aurreratu du asmoa dutela egitasmoaren berri alderdi eta lehendakarigaiei emateko ere, “sentsibilitate ezberdineko jende ugariren batasuna” beharko delako egoerari buelta emateko.