Josu Ibargutxi [Goldatu] "Lege bat ezin da izan borobila biktimak bi mailatan jartzen badira"

Gasteizko Legebiltzarrak gaur bertan onartu egin du 1978 eta 1999 artean Espainiako Estatuko funtzionarioek eragin dituzten biktimak aitortzeko lege proiektua. EAJren eta PSE-EEren botoekin atera da aurrera, EH Bildu abstenitu egin da, eta PPk eta UPDk aurka bozkatu dute. Baina biktima elkarteek urrats bat dela erran arren, legea hanka motz geraten dela diote. Goldatu elkarteko Josu Ibargutxi eta Egiari Zor elkarteko Izaskun Iantzirekin hitz egin dugu legea onartu aurretik.

Audio_placeholder

Josu Ibargutxi [Goldatu] "Lege bat ezin da izan borobila biktimak bi mailatan jartzen badira"

Loading player...
Gurutze Iantzi
Gurutze Iantzi

Bai Iatzik bai Ibargutxik bat egin dute erraterakoan gaur aurrera ateratzen den legeak badituela hutsuni asko. "Ezin da borobildu horrelako lege bat, baldin eta aurreneko urratsetatik zatikatu egiten diren denborak  eta biktimak bi posiziotan jartzen badira" esan du garbi Goldatu elkarteko Josu Ibargutxik.

Izaskun Iantzi, Gurutze Iantziren ahizpa, kritikoa da legearekin, terminologia bera ematen du zer errana. Bere ahizparen kasua ere aipatu du "ez dut uste Gurutze biktima bezala onartua izango denik".