Etxahun Arregi (LAB) "Guggenheim-eko titaneoaren atzean prekarietate handia dago"

Gaur, uztailak 28, grebara deituak daude Bilboko Guggenheim museoko horientatzaile eta hezitzaileak. Manpower Group Solutions enpresarekin azpikontratatuak daude, hala zeuden ere Bilboko Arte Ederretako langileak ere eta 40 egunez egin dute greba haien lan eskubideak defendatzeko. Egun bakarreko greba izanen da publikoki salatzeko pairatzen duten prekarietatea. LAB sindikatuko Etxahun Arregirekin solastu dugu.

Audio_placeholder

Etxahun Arregi (LAB) "Guggenheim-eko titaneoaren atzean prekarietate handia dago"

Loading player...
harpidedunentxokoa Gugenheim
harpidedunentxokoa Gugenheim

Langileek salatu dute, lan baldintzak eta soldatak ezegonkorrak direla, subrogazioa ez delako kontratazioan bermatzen, eta urtero (bi urtetik behin zortearekin) enpresa merkeenak aukeratzen dira, lan kalitatean honek duen eragina kontutan izan gabe.

Ez  hori bakarrik, ez da inolako plusik aitortzen jaiegunetan edo gaueko lanean. Ez dite kategoria profesionala aitortzen  eta horregatik soldatak ikasketarik gabeko lan postuen soldaten ratioan mugitzen dira, oinarrizko soldata 5.35€ gordin orduko (gehi plusak eta prorratak) eta kasurik hoberenean 12.30€ gordin ordukoa da.

Soldata minimo interprofesionaletik oso urrun dauden soldata aldakorrak kobratzen dituzte hilero. 'Tarifa laua' aplikatzen zaie eta edozein zerbitzu egiten dugula ere, orduko kobratzen dugu baina ordu horiek ez daude bermatuak (ordu minimorik ez dago)

Eta hori guztia gutxi balitz, erakusketa bakoitza prestatzeko katalogoa EROSI egin behar dute edo liburutegian kontsultatu, lan orduetatik kanpo, noski.