"AEBn ez dut klub batentzat korrika egiten, unibertsitatearentzat egiten dut"

Batxillera bukatu eta AEBn joan da Itoitz Rodrigez unibertsitateko ikasketak egitera eta  Hego Dakotan bizi da orain.  Kanpotar batek 21.000 euro ordaindu behar ditu urteko goi mailako ikasketak egiteko,  baina Itoitz Rodrigez kirol beka bati esker dago han. Athletismoa praktikatzen du, 400 metroak dira bere espezialitatea eta argi zuen "athletismoarekin jarraitu nahi nuen,  eta hori oso zaila da hemen". 

 

Audio_placeholder

"AEBn ez dut klub batentzat korrika egiten, unibertsitatearentzat egiten dut"

Loading player...
Itoitz Rodrigez
Itoitz Rodrigez

Berekin jakin dugu nolakoa den Hego Dakota, faltan botatzen dituela mendiak eta itsasoa, eta "kriston hotza" ere pasatu duela, pentsa, termometroa 30 gradu zero azpitik ikusia du bertan. Galdegin diogu nola harremantzen diren bertan, zer egiten duten gazteek, eta pixkanaka  pixkanaka jakin dugu nola bizi den Itoitz Rodriguez Hego Dakotan.