Ba al zenekien Frantziako Tourra egunkari baten asmakizuna dela?

Kontaezinak dira Frantziako Tourrak eman dizkigun bazkaloste ederrak. Zenbat aldiz altxatu gara sofatik, txaloka eta oihuka, gure animoek txirrindularien izterretan eragina izango zutelakoan? Frantziako Tourra beti izan da ikuskizun eta hori ederki dago islatuta Ander Izagirrek idatzitako "Beruna pratikan" liburuan. Frantziako bira ospetsuko bitxikeriak aipatu ditugu berarekin.

 

Audio_placeholder

Ba al zenekien Frantziako Tourra egunkari baten asmakizuna dela?

Loading player...
Beruna Patrikan-ander izagirre
Beruna Patrikan-ander izagirre

Gogoratzen duzu Perico Delgado berandu iritsi zela erlojupekora eta horregatik galdu zuela Tourra? Edo ba al zenekien kirol aldizkari batean duela jatorria Tourrak? eta ale gehiago saltzeko egindako itzulia dela? Noiz hasi zen doppinga? edo zer zuen Miguel Indurainek denak atzean uzteko?

Hamaika istorio bitxi ditu kontatzeko Ander Izagirrek Frantziako Tourrari buruz.