Azpeitiko Komandantzia: faxisten kontra altxatu ziren lehen abertzaleak

Azpeitian Eusko Gudarosteko Komandantziaren 80. urteurrena omentzeko ekitaldia egingo dute Loiolan. 1936ko Abuztuan sortu zen EAJ, ANVk, Jagi-Jagik, ELA STVk eta Euskal Nekazarien Batzarrak Frankok buru zuen matxinadari aurre egiteko. Azpeitiko Udalak eta Arantzadi Zientzia Elkarteak omenaldia egingo diete orduko gudariei. Eneko Etxeberria, Azpeitiko Alkate eta Javi Bueces, Arantzadiko historialariarekin solastu dugu.

Audio_placeholder

Azpeitiko Komandantzia: faxisten kontra altxatu ziren lehen abertzaleak

Loading player...
Azpeitian, soldatu talde bat (ARANTZADI ZIENTZIA ELKARTEZ)
Azpeitian, soldatu talde bat (ARANTZADI ZIENTZIA ELKARTEZ)

Iruñean altxamendua eman, eta Lizarratik inolako erresitentziarik gabe sartu ziren Nazionalak Gipuzkoan. Asteasun ordea egunetan geratu ziren, aurrera egin ezinik, herritar talde batek aurre egin zielako. Azpeitiako Gudarosteko Komendatziako herritarrak ziren.

Jabi Bueces historialari eta Arantzadiko kideak kontatu digu ikerketa oraindik ez dela bukatu eta Urrian ikusiko duela argia. Ikerketa ez dela erreza izaten ari, eta beraien helburua dela milizia horretan nork hartu zuen parte jakitea, nolabait ere, faxismoaren aurkako gerra galdu zutenen duintasuna berreskuratzeko.