Garagart garagadoa, garagardo eztia

Mattin Ostolaza eta Jason Gutierrez izan ditugu gaur gurean. Astero astero Euskal Herriko garagardotegi artisau bat bisitatuko dute eta gero gurera etorri, garagardo eta guzti, noski.  Aste honetan Arabako GaragArt garagardoa ezagutu eta Iñaki ekoizlearekin izan gara. Berezia da estudiora ekarri dugun garagardoa, garidun garagardoa izateaz gain eztia ere baduelako. Estudioan dastatu dugu Gary & Esti birra, eta asko gustatu zaigu!

Audio_placeholder

Garagart garagadoa, garagardo eztia

Loading player...
Jason Gutierrez eta Mattin Ostolaza
Jason Gutierrez eta Mattin Ostolaza

Hemen Garagarteko Gary&Esti garagardoaren etiketa originala. Garagardo berezia da, zuria baina berezia.

Wit motakoa da, garizko belgiarren estilokoa, baina ezohiko ukituak ditu. Hasteko, arabako gari gordina eta eusko labedun eztia ditu. Horrez gain Zilantroa, laranja azalak eta mantzanila ere baditu.

 

Wit estiloan zilantroa eta laranja erabiltzea ez da horren ezohikoa, ezta gari gordina erabiltzea ere, baina kamamilarekin ikutu berezia ematen saiatu dira.