Geldi! Ez mugitu! Pokemon bat daukazu ondoan!

Txantxa dirudi, baino ez da. Sareak kolapsatu egin dira, atxilotuak eta hildakoak. Pokemania geldiezina da, milaka lagun ari da Pokemon ehizan. Hainbestekoa da kaosa, poliziak ere aholku sorta bat zabaldu duela "ez gidatu Pokemon ehizan ari zaren bitartean" zabaldu du sare sozialetan.  Zergatik du arrakasta aplikazio honek?  Segurua al da? Gure pribatasunean eraginik badu? Duda guztiak argitu ditugu laborategia.eus-eko Dabid Martinezek. 

Audio_placeholder

Geldi! Ez mugitu! Pokemon bat daukazu ondoan!

Loading player...
Donostiako GAROA liburutegian Pokemon baten bisita jaso dute
Donostiako GAROA liburutegian Pokemon baten bisita jaso dute

Dabid Martinez software librearen aldekoa da, horregatik esan digu ez duela aplikazio hau jeitsiko, eta aplikazioaren ezaugarri positiboei buruz galdetuta esan du "orain arte etxean jolasten zen bideojokoetan, orain behintzat kalera eramaten zaitu" eta segituan egin du hausnarketa "tristea ere bada hori izatea kalera ateratzeko arrazoia". Bestalde, Dabid Martinezek argi du teknologiaren garapen hau herrigintzan aplikatu beharko genukela, "teknologia herriaren zerbitzura jarri behar delako" esan du gurean.