Jabi Garnika [LAB] "Oso larria da Jaurlaritza Confebasken parametroetan aritzea"

Joan den astean ELAko eta LABeko sindikatuetako idazkari nagusiek prentsaurreko bidez eskatu zuten Angel Toña Enplegu Sailburuaren dimisioa. Bide ez ofizialetik Jaurlaritzak Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari egindako azken proposamena aztertzeko, eta bertan, bi sindikatu abertzaleak baztertzeko saiakera garbia dagoela salatu zuten. Jabi Garnika, LABeko Idazkari Nagusiaren ondokoak, gurean salatu du larriena dela instituzioak berak, Jaurlaritzak, horrelako proposamena egitea. 

Audio_placeholder

Jabi Garnika [LAB] "Oso larria da Jaurlaritza Confebasken parametroetan aritzea"

Loading player...
Ainhoa Etxaide eta Jabi Garnika, gaurko agerraldian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Ainhoa Etxaide eta Jabi Garnika, gaurko agerraldian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Jabi Garnikaren ustez "Jaurlaritzak dialogo soziala egin nahi du Euskal Herrian gehiengo soziala osatzen duten sindikatuak baztertuz" eta  "hori Confebaskek egitea ulegarria izan daiteke, baina Jaurlaritza parametro horietan jartzea oso larria da".