Maider Iriarte "Brasildarrek berezkoa dute bizipoza"

Modu aunitz daude bidaiatzeko, eta gezurra badirudi ere estudiotik ere bidaia dezake batek. Horixe bera baieztatu dugu gaur Maider Irirarteren konpainian. Bidaiatu baino, herrialdeak ezagutu ditugu, hori egingo dugu astero, atzerrian bizi diren euskaldunekin. Gaur, Karelean saioan gustora aditu ditugu bere Maiderren bizipenak. Urte luzez aritu lanean garapenerako elkarlanean, Brasil, Guatemala, Jamaika eta Nepalen. Bertako bizimoduaz, jendeaz, musikaz....aritu gara luze eta zabal. 

Audio_placeholder

Maider Iriarte "Brasildarrek berezkoa dute bizipoza"

Loading player...
Maider Iriarte ZEBRABIDEA
Maider Iriarte ZEBRABIDEA

Hainbat musika talde gomendatu dizkigu Maider Iriartek. 

Maryana Aidar Brasiladarra. "Florindo" kantua. Brasildarren inguruan galdetuta irriparrea atera zaio konturatu gabe Maiderri, bizipoza handia dutela aitortu digu. 

Jamaikatik, noski "Bob Marley". "Han ez da besterik entzutik" esan digu Maiderrek. Kontatu digu ere Jamaikan 8 hilabetez bizitu zela bertan, Marihuana oso sartuta dagoela bertako eguneroko bizitzan, baina drogek ere bortizkeria ekarri dutela, batez ere, Kingston hirira. "Badirudi haserre daudela, errieta egiten dizutela, baina ez da horrela" beraien solasteko modua dela esan digu. 

Guatemala da behar bada herrialde berezietan Maider Iriarteren ustez. 4 urtez aritu zen lanean, "oso herrialde potentea da" dio Iriartek. Unesco-koren bidez iritsi zen bertara, baina lana utzi eta komunitate Mayengana hurbildu zen. "Denbora behar da komunitateetan ongi etorria izateko". 

Maiderrek Guatemalako Na´ik Madera taldearen "Chambeadoras" kantua proposatu digu. 

 

Eta bukatzeko, Nepal ezagutzeko aukera ere izan dugu "Nepalen aurkitu dut nire txokoa, nire txikitako ametsa izan da beti". Ziurrenik ere laster joanen da lanera inguru horietara, eta ziur gaur laster izango dugula bere berri.