Torturaren aitorpena, Repentino Records zigilua eta Metamirarikeria

Beleixe irratiko esatari Maider Beteluren eskutik, Sakana aldeko kontuak ekarri ditugu gaurko irratien tartera, politika, gizarte, kultura eta kirol albisteak nabarmendu ditu.

Audio_placeholder

Torturaren aitorpena, Repentino Records zigilua eta Metamirarikeria

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Oier Imaz eta Aitor Kaltzakortarekin tertulian murgildu gara, eta1960 eta 2013 artean izandako tortura kasuez  Gasteizko Gobernuaren eskariz egindako ikerketari errepartu diogu. Zubietako erraustegiak seme-alabengan eragingo liekeen kalteagatik sortutako GuraSOS plataformako Xabier Arrutirekin hitz egin dute Txapa irratiko  lagunek. Kultur sormenen tartean, Halabediko Jon Aranburuk eta Ibon Rodriguezek Bilbon sortu berri den Repentino Records musika zigiluaren berri ekarri dute. Amaitzeko, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak aurtengo denboraldiko Mirarikeria onenen errepasoa egin du.