Julen Arzuaga: "Espainia ez dago giza eskubideen urraketak onartzeko prest"

EH Bilduko parlamentari Julen Arzuagak gogor salatu du Espainiako Barne Ministeritzak Poliziaren biktimen lege proiektuari egindako "mehatxuak". Halaber, Paco Etxeberria buru duen lantaldeak torturaren inguruan egindako txostena aipatuz, Arzuagak nabarmendu du ertzaintzak gutxienez 311 aldiz torturatu duela, eta Jorge Aldekoak "derrigor" horren berri izan behar duela.

Audio_placeholder

Julen Arzuaga: "Espainia ez dago giza eskubideen urraketak onartzeko prest"

Loading player...
Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentaria
Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentaria

Uztailean tramitatuko du Gasteizko parlamentuak Jaurlaritzak egindko 1960tik 1999ra Estatuaren biktimak aitortzeko legea. Gaur bertan EH Bilduk 83 zuzenketa aurkeztu dizkio. Julen Arzuagaren esanetan, "biktima guztiek erakundeen aldetik tratu bera jasotzeko eskubidea" aipatzen da eta baita eskubide urraketa jasan duen orok izan behar du aitortzarako lekua, "iraungitze datarik gabe".

Arzuagaren esanetan "legeak torturak, atxiloketa arbitrarioak, exekuzio sumarioak eta desagerketa behartuak ere aintzat hartu behar ditu".

Tortura aipatuta, atzo EHUk abiatutako tortura jardunaldietan Jorge Aldekoa ertzainburuak esandakoei eta ez esandakoei buruz galdetu diogu.