Ezkutuko eta ageriko homofobia eta kooperazioaren artearen errepasoa

Halabedi irratiko Jon Aranbururekin eta Esan Erraneko Lur Gilekin hitz egin dugu irratien tartean, eta Gasteiz aldeko nahiz Basaburua eta Ultzamako kontuak ekarri dizkigute. Ondoren, sexu askatasunaren aldeko nazioarteko eguna izanik, oraindik homofobia gainditzeko egin beharreko lanaz hausnartu dugu tertulian Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin.

Audio_placeholder

Ezkutuko eta ageriko homofobia eta kooperazioaren artearen errepasoa

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Bide beretik, EHGAMeko kide Imanol Alvarezekin eta Urrezko Hirukia saria jaso duen Jon Koldo Vazquezekin hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak. Xorroxin irratiko Amaia Eneterreagak Itsaso Tapiari egindako elkarrizketari esker, BIdasoako trenaren erakusketa ibiltaria ezagutu dugu. Amaitzeko, Lanki ikertegiko Maider Iriarterekin otsailaren 16tik orain arte Kooperarock atalean landutako gaien errepasoa egin dugu.