Tolosaldeko festak, eraso matxista eta homofoboak eta herrietako antzerki asteak

Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera eta Tolosaldeko sanjuan festen errepasoa eta sanpedroen aurrerapena egin digu.

Audio_placeholder

Tolosaldeko festak, eraso matxista eta homofoboak eta herrietako antzerki asteak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Euskal Herriko Bilgune Feministako Oihana Etxebarrietak 'Bilgune kontari'-n jasotako eudkiak errepasatu ditu, bereziki, aurtengo sexu askatasunaren aldeko nazioarteko egunerako kaleratu duten irakurketa. Atzoko Espainiako gorteetarako hauteskundeez hainbat solaskidek Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera. Ai Laket elkarteko lagunei Antxetakoek egindako elkarrizketa ere ekarri dugu gurera, eraso matxisten atzean leudekeen substantzien inguruan. EHAZEko Itziar Eliasek Amarotzeko eta Zestoako antzerki asteen berri ekarri digu. Amaitzeko, Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegi batu zaigu, eta homofobia gainditzeko oraindik egiteko daukagun lanaz hausnartu dugu berarekin.