23:00etan: denboraldiko azken atala iritsi da, eta itzaletik ibiliko da Burdinola heavy metal irratsaioa (aurrerapena)

Denboraldiko azken atala iritsi da, eta itzaletik ibiliko da Burdinola heavy metal irratsaioa. Nazioarteko nobedadeen artean, Australiako BE'LAKOR taldearen "Vessels" diskoa izango dute protagonista. Bestalde, In Mourning, The Hypothesis eta Hyde Abbey banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Bizkaiko ELFFOR taldearen "Malkhedant" lan berria nabarmenduko dute, Corrosive eta Mind Trap taldeen doinu berriekin batera. Hitzordua, 23:00etan!

Be'lakor taldea
Be'lakor taldea

.